Daniel Arenas kulturista elgoibartarra fitxatu du Nutrytec taldeak

elgoibarren.net 2010ko mar. 17a, 14:56

 
Fitness munduan talde horretan egotea, futbolean Bartzelonan jokatzea modukoa da”, argitu du elgoibartarrak bere fitxaketaren inguruan. Izan ere, Espainiako txapeldunak eta munduko txapelduna eta txapeldunordea taldekide izango ditu.

 


 Pauso handia eman du Daniel Arenas kulturista elgoibartarrak. Izan ere, Pedro Fernandezek zuzendutako Nutrytec taldeak fitxatu du. Aurrerantzean, Nutrytec Sport eta Health enpresen irudia izango da, eta Iron Man Muscle Magazine, Nutrytec Sport Nutrition eta Musclegenix modukoen aurpegia izango da, besteak beste. Bi urtean behin berritzeko kontratua izenpetu du Daniel Arenasek, eta “oso pozik” agertu da lortutakoarekin. Gaur egun, Zuzen Fitness Barakaldoko gimnasioan entrenatzen du.

1706639829904 Daniel Arenas kulturista elgoibartarra fitxatu du Nutrytec taldeak

 
 Fitness eta kulturismo munduaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, BARREN astekariak Daniel Arenasi Euskadi, Nafarroa eta Kantabriako Kulturismo txapeldun izan ostean, 2008an, eginiko elkarrizketa irakurri dezakezue: