Mintxetako tabernan lapurretan egin dute bart

elgoibarren.net 2010ko mar. 17a, 16:14

Mintxetako tabernan lapurretan egin dute bart (martxoak 16). Ertzaintzak jakinarazi duenez, goizean taberna zabaltzera joan direnean jabetu dira tabernariak gertatutakoaz. Itxuraz, pertsiana metalikoen sarraila indarrez zulatu eta leiho batetik sartu dira lapurrak tabernara.

 
Lapurrek telebista, ordenagailua, hainbat likore botila eta dirua eraman dute, besteak beste. Tabernariek salaketa jarri dute, eta gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.