Istripua izan da Altzola eta Mendaro artean

elgoibarren.net 2010ko mar. 17a, 19:28

Auto batek (Seat ibiza urdina) eta motor batek (Ducati gorria) elkar jo dute 19:20ak aldera Altzola eta Mendaro artean, eta trafikoa motela da oso Mendarorako norabidean. Lerro hauek idazteko unean bi ibilgailuak errepidean bertan daude oraindik, eta ertzainak ari dira trafikoa zuzentzen. Istripua izan duen autoa bidean gurutzatuta gelditu da, eta motorra errepide bazterrean dago. Informazio gehiago izan bezain laster jakinaraziko dizuegu.