25 haritz gehiago ‘Zuhaitz Eguneko basorako’

elgoibarren.net 2010ko mar. 18a, 12:05


Urtez urte Zuhaitz Egunean landatzen dituzten zuhaitzei esker, baso itxura hartzen ari dira Urruzunotik Albitxurirako bide ondoan dauden maldak. Gaur beste 25 haritz landatu dituzte herriko hiru ikastetxeetako 100 neska-mutilek. (Argazkiak dauzka)


 Iazko Zuhaitz Egunean landatu zituzten 25 haritzen ondoan landatu dituzte aurten 25 landara berri, eta haien ondoan daude orain dela bi eta hiru urteko Zuhaitz Egunetan landatu zituzten lizarrak ere.

1706639818206 25 haritz gehiago ‘Zuhaitz Eguneko basorako’

 Udal langileen gomendioak eta aginduak jarraituz, santiamen batean landatu dituzte zuhaitz landarak, bakoitza landatzeko bost lagun baitzeuden, besteak beste. Bukaeran txartel batean euren izenak jarri eta enborretik zintzilik laga dute, nork landatua izan den oroigarri moduan. Euskal Herriko haritzik ezagunena den Gernikako arbolaren inguruko azalpenak ere jaso dituzte gaztetxoek. Amaieran, mokadutxoa eta freskagarria jaso dituzte egindako lanaren ordainetan.
ARGAZKIAK: