Animaralia lipdubak Citroen etxeak antolatutako lehiaketa irabazteko aukera handiak ditu. Bideoak bi hilabetean jaso dituen 37.000 bisitez gain, 700 zale lortu dituzte Facebook orrian. Saria (itsasbidaia) lortzeko borrokan, Alcala de Henareseko taldeak aurkeztutako Lipdubitando izeneko lana da euskaldunen aurkari bakarra, gainontzeko bideoek oso bisita gutxi jaso dituzte-eta. Martxoaren 31n amaitzen da botoak emateko epea. Youtubeko erabiltzaileek (kontua dutenek bakarrik) egunero boto bana eman dezakete, bideoaren azpian azaltzen diren izartxoen bidez.
•Euskarazko lehen lipdub lehiaketa
Bideoak izan duen arrakastarekin pozik daude egileak, baina baita Euskal Herria kanpoan erakusteko modua izateaz ere, “Euskal Herrian egin den horrelako estreinako lan honetatik etorri direlako beste ideia batzuk, Eibarren Euskarazko lipdub lehiaketa egitea adibidez”. Izan ere, Sarean azkenaldian hedatzen ari den fenomeno honen euskarazko produkzioa sustatzeko asmoz, lehiaketa antolatu dute Eibarko Udaleko Euskara Sailak eta Eibar.org elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekia elkartearen laguntzarekin. Apirilean grabatu beharko dira lanak, Eibarren, eta talde irabazleak 6.000 euro lortuko ditu: 5.000 elkarte horren kide diren dendetan gastatzeko eta beste 1.000 eskudirutan.

- Informazio osoagoa: Euskarazko lipdub lehiaketa (eibar.org)
•Animalaria lipduba Youtuben: