Garaipen bikoitza Santiagorentzat Zestoako eta Villasana de Menako krosetan

elgoibarren.net 2010ko mar. 23a, 14:07

 
Asteburu oparoa izan da joan dena Lorea Santiagorentzat. San Jose Egunean (martxoak 19) Zestoako Herri Krosa irabazi zuen Mintxeta taldeko atxintxikariak, infantil mailan. Domekan, berriz, asteburuko bigarren krosa irabazi zuen Burgoseko lurretan, Villasana de Menako krosean, hain zuzen.
Bestalde, nagusien mailan, Udaberriko lasterketa izan zen, domekan, Donostian. Lau elgoibartarrek parte hartu zuten bertan eta Ainhoa Lendinez 11. postuan sailkatu zen emakumeen sailkapenean.


Garaipena eta postu onak Zestoako krosean

Nerea Perales eta Koro Sabando ahalegin betean.

Lorea Santiagok garaipena lortu zuen Zestoako lasterketa berean hirugarren postuan sailkatu zen Andrea Arrieta. Infantil mailako mutilen lasterketan podiumeko hirugarren kaxoira igo zen Unai Sanz, eta zazpigarren eta hamaikagarren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren, Ion Anton eta Asier Badiola. Benjamin mailan, nesketan zein mutiletan, ere postu aipagarriak eskuratu zituzten Mintxeta taldekoek: Amaia Eizagirre (4. postua), Asier zabaleta (3. postua), Markel Zabala (4. postua), Eneko Bermejo (5. postua) eta Mikel Morcillo (9. postua).
 Nesken alebin mailan, berriz, Nerea Peralesek irabaz izuen proba, Koro Sabando hirugarren postuan ailegatu zen helmugara eta Haizea sabchez, Maider Perales, Maria Arrieta eta Nerea Martinez elgoibartarrak lehen hamarren artean sailkatuz iren. Azkenik, alebin mutilen mailan, bigarren postuan sailkatu zen Christian Aranaz.

Villasana de Menako krosean ere bikain

  Asteburuko bigarren garaipena lortu zuen Lorea Santiagok Villasana de Menako krosean, Burgosen. Andrea Arrietak ere aurreneko postuetan amaitu zuen lasterketa, seigarren postuan. Lorea Santiagoren ahizpa nagusiak, Norak, lasterketa ona egin zuen jubenil mailan eta bostgarren postuan ailegatu zen helmugara.

Udaberriko lasterketa
  Udaberriko lasterketan parte hartu zuten 1.042 lagunek -180 emakume tartean- domekan, Donostian. Lau elgoibartar izan ziren Donostian. Sabeleko arazoak izan arren, 11. postuan amaitu zuen Ainhoa Lendinezek.