PSE-EEk Gipuzkoako Batzar Nagusietan Komando Autonomo Antikapitalistek eta ETAk hildako Jaime Arrese eta Juan Maria Jauregi batzarkideak gogoratzeko legez besteko proposamena aurkeztu ondoren egin diete omenaldia gaur (martxoak 24). Batzar Nagusien alde egindako lana aitortu nahi izan diete egungo arduradunek. Bi hildakoen alargunak eta Jaime Arreseren bi semeez gain hainbat ordezkari eta agintarik parte hartu dute omenaldi instituzionalean, besteak beste, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak.
Bi hildakoen omenezko plakak bistaratu aurretik kamara musikak girotu du ekitaldia eta Eli Tolaretxipi idazle donostiarrak “Requiem”eko poema bat irakurri du. Informazio gehiago eta ekitaldiko irudiak eitb.com agerkari digitaleko ondorengo bideo honetan:
•Ia 30 urte Jaime Arrese hil zutela
Jaime Arrese elgoibartarra 1980ko urriaren 23an hil zuten. 44 urte zituen, 10 anaiarrebetatik gazteena zen. Ezkondua zegoen eta 14 eta 17 urteko bi seme zituen. Egunero bezala, Jaime Arrese Iriondo tabernara joan zen bazkalostean kafea hartzera, eta bertan lasai-lasai zegoela, lanera joan aurretik tirokatu zuten. Eguerdiko 14:30ak inguruan, gizonezko bat tabernan sartu eta atzetik buruan tiro egin zion. Jaime lurrera erori zen berehala, eta bat-batean hil zen. Erahilketa Komando Autonomoek bere gain hartu zuten. Sententziak azpimarratu zuenez atentatuaren egilea, berriz, Juan Carlos Arruti Azpitarte izan zen.

- Informazio gehiago: BARREN astekariak 2005ean gaiari eskaini zion erreportajean (PDF)
∞Lotura duten albisteak: