Lapurretan egin zuten atzo Mendaron, Landa eta Uztargi tabernetan

elgoibarren.net 2010ko mar. 25a, 08:56

Lapurrak sartu ziren atzo (martxoak 24) gauean Mendaroko Landa jatetxean eta Uztargi tabernan. Itxura guztien arabera, atzeko aldetik sartu ziren Landa jatetxera, ateko zarraila apurtuta. Jabeak goizean konturatu ziren gertatutakoaz. Lapurrek boteko dirua eta Marlboro kaxa batzuk eraman zizkieten, besteak beste. Uztargitik, berriz, dirua eraman zuten. Uztargin sartu eta bat, tabernako alarmak jo zuen, eta lekuko baten arabera, korrika alde egin zuten lapurrek. Ertzainak hatz markak hartzen jardun zuten atzo goizean.

 
Lotura duten albisteak: