Sergio Encinas (ondoko argazkian) izango da gaurko monologoen gaueko protagonista Lojantzi tabernan. Umorearen munduan aditua eta aritua da Valladolideko komediantea eta sari bat baino gehiago ere irabazi ditu bere bakarrizketa umoretsuekin, besteak beste, Calahorrako ‘Comediantes 2008’ lehiaketa irabazi zuen. Gaueko 22:00etan hasiko da Sergio Encinasen saioa, eta ez dago sarrerarik ordaindo beharrik.
Apirilaren 23ko saioan, berriz, hiru komediante igoko dira Herriko Antzokiko oholtza gainera: Jesus Angel Arriet errioxarra, Mar eta Gonzalo. Sarrerak salgai daude dagoeneko; Lojantzi tabernan bakarrik eskuratu daitezke 8,5 eurotan.