Mistikoa ote naiz?

Guteneo 2010ko mar. 25a, 21:48

Denbora pasa da... eta pasatzen ari da... eta pasako da... Urte bat pasa da azken aldiz idatzi nuenetik. Arrazoiak ez zitzaizkidan falta, baina hala ere, beste behin hitza ezin bete lan karga dela eta. Urte sabatikoa izan da. Berriro ere atzerapenak; lanean, unibertsitatean, lagunekin... ezin iritsi! Baina pentsatzen jarraitu dut, betiko gisan, prisa gabe baina geratu gabe. Mistikoa ote naiz?

  Euskal Herrian urte askotan zehar, gaur egun pixka bat gutxiago, beti izan gara nahiko “mistiko” edo. Hasiera batean gure kultura mitologiarekin zuzenean lotua zegoen nahiz eta gure kondaira eta kontakizunak sarritan nahastu izan diren kondaira pagano eta katolikoekin. Esaterako, hor ditugu neguko solstizioa = gabonzar, udako solstizioa = San Joan, jentilarri = Sansonarri, Salomon eta abar.

  Baina, bada ezezagunagoa izan den pertsonaia bat; Etxeko. Hau, gure herrian horren garrantzitsuak ziren etxeen adierazle zen. Berau arduratzen baitzen etxearen garrantzia azpimarratzen; zainduz, maitatuz, landuz, eraikiz...

  Urte dezente pasa dira hala ere baserriak lujo izatera pasa zirenetik eta hamar pertsonako familiak normalizatuak zeudenetik. Gaur egungo errealitatea oso bestelakoa da. Etxekoren lehengusu; Kaleko jaio da.

  Zergatik? Geurea ez den, zilegia ez den Espainiar konstituzioan argi asko agertzen den arren, etxebizitza ez da eskubidea, luxua da. Hau horrela, ni bezalako milaka gazte, etxetik ezin irtenik topatzen dute beraien burua errenta mugagabeak eta etxeen prezioak medio. Lana egitea, ikastea, etxetik kanpo bizitzea... artistak izan behar gero!

1706639802460 Mistikoa ote naiz?

 

Badira honi aurre egiten diotenak, erentziak edo gurasoen dirua dela, zer esanik ez; bankuak. Hau da gazteen opioa, baina ez, ez da errealitatea neurtzeko erarik egokiena. Gu, bakarrik izango bagina, kalean ginateke, kalean utzi gaituzte.

 

  Hala ere, gaur egun Aladinoren lanpara banka da askorentzat eta zortea dutenak gaitzerdi! Berriako artikulo batek gai honen inguruan zera zioen “Etxebizitzaren prezioa. 30 urtera finantzatutako etxebizitza baten batez besteko prezioa %80 igotzen da topaketetan zabaldutako datuen arabera: 352.607 eurotik 634.692 eurora. %149 hazten da, berriz, 50 urtera finantzatuz gero: 877.991,4 eurora, hain zuzen.” Hau kontuan izanda ere, krisia dela eta, bankuek ere ez dute dirurik ematen. Zer egin orduan? Kale gorrian gelditu? Lanik ez, etxerik ez, dirurik ez... bizitzerik ez! Garraio “publikoa”, unibertsitate “publikoa”, “bekakak” “dirulaguntzak”... Polita dirudi guzti honek, oso polita gero, egia balitz. Ikastea, bizitzea, existitzea! Guztia bilakatu da luxu, zailtasunez beteriko guda xelebrea.

  Gainera, 227.175 etxe huts omen daude Euskal Herrian; hutsak, ia abandonaturik dauden horiek kontsideratzen direlarik. Zenbat egongo ote dira erabili gabe... eta zenbat gazte pisuetan pilaturik, zenbat eta zenbat etxetik irten ezinda... zenbat...

1706639802516 Mistikoa ote naiz?

  Gazte bezala, Euskaldun bezala, Ikasle bezala, langile bezala, Kultur eragile bezala... Aldarrikatu dezagun etxebizitza eskubidea! Bermatu dezagun euskal gazteriaren etorkizuna! Gazteentzako alokairu/eskubide duinak orain!

  Etxeak eraikitzeari utzi eta eraiki dezagun euskal herri berri bat! Gora Euskal Herri berria!

  Euskal Herrian urte askotan zehar, gaur egun pixka bat gutxiago, beti izan gara nahiko “mistiko” edo. Hasiera batean gure kultura mitologiarekin zuzenean lotua zegoen, gaur egun, mito bihurtzeko arriskuan daude hainbat eskubide...

Jarriko gera  ta eingou berba? Tartalo ta Mari bidian dia!

  P.D: Eskerrik asko Itsasne Batekdaki!