Haur, nerabe eta gaztentzako ekintza ugari Aste Santuan

elgoibarren.net 2010ko mar. 26a, 13:36

 
Jolasak, irteerak, tailerrak eta txapelketak izango dituzte aukeran Elgoibarko haur eta gaztetxoek Aste Santuko oporretan. Ekitaldi gehienak ludotekan eta gaztelekuan egingo dira, arratsaldez. Ludotekak antolatutako Sallobentera irteeran eta kirol jardueretan parte hartzeko izena eman behar da baina gainerako ekintzetan parte hartzeko ludoteka edo gaztelekuan azaltzearekin nahikoa da. (egitaraua dauka)