Babarrunak Nafarroa plazan eta Boliviako pikantea Sallobenten

elgoibarren.net 2010ko mar. 29a, 14:17

Bertako eta kanpoko gastronomiak bere lekua izan dute joan den asteburuan gurean. Hileko azken zapatuko ferian babarrunak izan ziren protagonista nagusiak, eta Ermuaran Sallobenten, berriz, Boliviako janari tipikoa dastatzeko aukera izan zen, sua hartu zuen etxeko familia boliviarrari laguntzeko antolatutako jaian.


1706639800431 Babarrunak Nafarroa plazan eta Boliviako pikantea Sallobenten

 Elgoibarko Klub Deportiboko kideek Elgoibarko baserrietako produktuekin eginiko babarrunak prestatu eta banatu zituzten martxoko azken zapatuko ferian. Elgoibarko hiru baserrietan batutako babarrunak sartu zituzten eltzean, eta sakramentu guztiekin batera banatu zituzten gero, Nafarroa plaza inguruan jarritako txosnan (baserritarren salmenta-postuen ondoan). Prestatutako babarrun ia denak bukatu ziren eta giro ona izan zen nagusi goizean. Arratsaldean ere egon zen ahora zer eramanik. Mota askotariko pintxoak dastatzeko aukera izan zen euro baten truke: txorizoa, odolostea, abelgorrien saihetsak eta Lumagorri baserriko oilaskoak, besteak beste. Arratsaldeko oturuntzak ere arrakasta izan zuen herritarren artean.

Apirilean garagardoaren jaia
Babarrunek garagardoari lagako diote lekua apirileko ferian, eta Klub Deportibo Elgoibarko kideek Trinitate Jaietako Nagusien Danborradako kideei pasako diete lekukoa. Izan ere danborradako kideek antolatuko duten garagardo jaia izango da Apirileko feriako ekintza nagusia.

Sakramentu guztiekin prestatu zituzten babarrunak.

Jendea eta giro ona babarrunen bueltan.


Kale kantarien saioa ohikoa bihurtu da.

Urteko estreinako nekazaritza eta abeltzaintza feria izan da martxoaren 27koa.

1706639800638 Babarrunak Nafarroa plazan eta Boliviako pikantea Sallobenten

1706639800674 Babarrunak Nafarroa plazan eta Boliviako pikantea Sallobenten

1706639800707 Babarrunak Nafarroa plazan eta Boliviako pikantea Sallobenten

1706639800768 Babarrunak Nafarroa plazan eta Boliviako pikantea Sallobenten

1706639800840 Babarrunak Nafarroa plazan eta Boliviako pikantea Sallobenten

 


Boliviarren jaia
Martxoaren 14an su hartu zuen etxeko bizilagunei laguntzeko jaia egin zuten, domekan, Elgoibarren bizi diren boliviarrek. Ermuaran-Sallobenten elkartu ziren, eta eguraldi eguzkitsua lagun, Boliviako janari tipikoak egin zituzten parrillan. Hamar euroko tiketak erosita, bi menu dastatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek: pikantea (oilaskoa, arroza, yuka), eta ohikoa (txerrikia, entsalada eta arroza).

1706639800900 Babarrunak Nafarroa plazan eta Boliviako pikantea Sallobenten

1706639800961 Babarrunak Nafarroa plazan eta Boliviako pikantea Sallobenten

1706639801026 Babarrunak Nafarroa plazan eta Boliviako pikantea Sallobenten

1706639801097 Babarrunak Nafarroa plazan eta Boliviako pikantea Sallobenten

1706639801134 Babarrunak Nafarroa plazan eta Boliviako pikantea Sallobenten

 
 
*Argazkiak: elgoibarren.net eta Jairo Berbel.