Jokatutako hiru partidak irabazi dituzte elgoibartarrek Olaizaga kiroldegian jokatu den Euskadiko eskubaloi txapelketan. Barixakuan (martxoak 26) usurbildarrak hartu zituzten mendean, nagusitasun osoz (34-25). Zapatuan jokatutako partidan, berriz, Etxebarriko Kukullaga talde bizkaitarra garaitu zuten Grupo Eibar Sanloko neskek. Partida hori ere erraz atera zuten aurrera; 33 eta 26 izan zen azken emaitza.
Domekako azken partida erabakiorrera, jokatutako bi partidak irabazita aurkeztu zen Grupo Eibar Sanlo, eta, aldiz, bi partidak galduta bere aurkaria, Aiala Ostalaritza, Zarautzeko taldea. Urduritasunak alde batera laga eta pronostikoak betez, hirugarren partida ere irabazi (30-25) egin zuten jokalari elgoibartarrek. Honenbestez, merezimendu osoz jantzi dute Euskadiko talde onenari dagokion txapela eta usurbildar eta bizkaitarrekin batera Espainiako eskubaloi txapelketa jokatzeko sailkatu dira.
•Emakumezko jubenil Euskadiko fase finala (emaitzak)
Barixakua, 26
Sailkapena:
*Atezain onena: Maialen Gurrutxaga (Grupo Eibar Sanlo)
Barixakua, 26
- CB. Kukullaga 38- 38 Aiala Ostalaritza E. Zarautz
- Usurbil K.E. 25 - 34 Grupo Eibar Sanlo
- CB. Kukullaga 26 - 33 Grupo Eibar Sanlo
- Aiala Ostalaritza E. Zarautz 23 - 29 Usurbil K.E.
- Usurbil K.E. 25 - 30 CB. Kukullaga
- Grupo Eibar Sanlo 30- 25 Aiala Ostalaritza E.Zarautz
Sailkapena:
- Grupo Eibar Sanlo (Euskadiko txapeldun)
- CB. Kukullaga
- Usurbil K.E.
- Aiala Ostalaritza E.Zarautz
*Atezain onena: Maialen Gurrutxaga (Grupo Eibar Sanlo)
Argazkiak: