Festa Feminista antolatu du Elgoibarko emakumeen asanbladak

elgoibarren.net 2010ko mar. 30a, 13:51

 
Borroka feminista” martxoaren 8a moduko egun seinalatuetaz haratago zabaldu nahi dute Elgoibarko emakumeen asanbladako kideek. Hala, Festa Feninista antolatu dute. Apirilaren 17an izango da Gaztetxean, eta gau osorako egitaraua prestatzen dihardute buru belarri.

 


 Aurreratu dutenez, kontzertuek, antzerkiak, monologo saioek, poesia errezitaldiek eta bestelako hainbat ekintzak izango dute lekua Festa Feministan. “Gau osoan (20:30etan hasita) emakumeek sortutako musika entzun ahal izango da, eta ziur esan dezakegu, umore ona eta jai giroa ez direla faltako apirilaren 17ko festan". Egitaraua itxi ahala jakinaraziko dute detaile gehiago.
 "Patriarkatuari hortzak erakusten dizkiogu, baina barre eginez!”, azaldu dute emakumeen asanbladako kideek. Izan ere, feminismoa festan ere bizi daitekeela aldarrikatu nahi dute, besteak beste.

 Urtez urte martxoaren 8aren inguruan egin izan dituzten ekitaldi, ikuskizun, elkarretaratze eta antzekoez gain (kontzentrazioa eta Maltzagarako bidean mural bat margotu zituzten aurten), borroka feminista, martxoaren 8az haratago, zabaldu nahi du Elgoibarko emakumeen asanbladak. “Lagun artean, umore onez eta horretarako gogoz gaudelako gabiltza honetan eta horregatik, hain justu, Festa Feminista izango da herritarrei egiten diegun hurrengo deialdi edo proposamena”.
 
Lotura duten albisteak: