Murgia Zuian hasi eta Arrateko gainean amaituko da egueneko etapa, Euskal Herriko Itzuliko laugarrena. Elgoibarrera San Migel gainetik sartuko dira ziklistak. 16:54 aldean hartuko dute gaina, aurreikuspenak betetzen badira, eta, hamar bat minutu beharko dituzte herriguneraino jaisteko. Elgoibartik (etapako 145. kilometroan) Maltzaga eta Eibar aldera joko dute, Arrateko igoera gogorrari ekin aurretik.
Barixakuan ere izango da txirrindulariak gertutik ikusteko aukerarik. Eibar eta Orio artean egingo duten bosgarren etapan ere herritik pasako baita tropela. Eguerdiko 13:00etan hasiko da etapa Eibarren eta berehala, zazpi minutuan, Elgoibarren izango direla uste dute antolatzaileek. Elgoibartik Altzolara (13:13) eta Mendarora (13:15) jarraituko dute euren bidea.
Astelehenean hasi zen Euskal Herriko Itzulia zapatuan amaituko da Orio hasi eta amaituko den erlojuz kontrakoarekin.
∞Informazio gehiago:
- Jarraitu etapa zuzenean eitb.com-en