Otegirentzat hamabi urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak

elgoibarren.net 2010ko api. 7a, 16:09

 
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hamabi urteko espetxe zigorra eskatu du Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Rufino Etxeberria Batasuneko kide ohientzat ETAko buruzagi izatea leporatuta. 'Herriko tabernen' auziko gainerako 40 akusatuentzat hamar eta zortzi urte bitarteko zigorrak eskatu ditu, ETAko kide direlakoan edo erakunde armatuari lagundu diotela egotzita.



Informazio gehiago:
Lotura duten albisteak: