Pertsona bat hil da eta beste hiru larri zauritu dira, auto istripuan

elgoibarren.net 2010ko api. 8a, 22:15

 Auto istripu larria gertatu da N-634 errepidean, Elgoibar eta Maltzaga artean, iluntzeko 20:30ak aldean. Furgoneta batek eta auto batek aurrez aurre jo dute, eta kolpearen ondorioz, pertsona bat hil da eta beste hiru lagun larri zauritu dira. Ertzaintzak jakinarazi duenez, zaurituak Donostiako, Mendaroko eta Arrasateko ospitaleetara eraman dituzte larri. Lerro hauek idazteko unean, 22:10ak aldera, errepidea itxita dauka Ertzaintzak, eta trafikoa A-8 autobidetik bideratzen ari dira. Ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira autobidean, Arriagako bidesaria dagoen lekutik Elgoibarrera artekoak.