Azken edizioetan ohi duten legez, Zambranan (Araba) jokatu zuten La Union elkarteko bazkideen txapelketa, eta Aiastia-San Migel auzoko Iraitz Txurruka izan zen irabazlea, bost eperrekin. Arkaitz Egaña izan zen bigarrena, lau eper ehizatuta, eta Luis Bellota hirugarren, beste lau piezarekin. Hiru horiek Debabarreneko txapelketan hartuko dute parte, irailean.
Beteranoen mailan Francisco Iriondok irabazi zuen, eta jubeniletan Joseba Aizpiri izan zen onena.