Haur eta nerabeentzako udako eskaintza aurkeztu dute

elgoibarren.net 2010ko api. 13a, 13:28

 
Udalak, Elgoibarko Izarrak eta Kirol Patronatuak haur eta nerabeentzako udako eskaintza bateratua aurkeztu dute gaur goizean, udaletxean. Bi eta hamazortzi urte bitarteko haur eta gazteentzako eskaintza zabala prestatu dute 2010eko udaldirako. (taula dauka)

 
 

Berrikuntzak: 'Goiz txoko' zerbitzu eta Elgoibarren auzolanean

1706639771590 Haur eta nerabeentzako udako eskaintza aurkeztu dute

Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldeak udaleku irekiak antolatu ditu bitik zortzi urtera arteko umeentzako. Aurten, gainera, uztaileko eskaintzaz gain, abuztuko lehen hamabostaldirako ere antolatu dituzte udaleku irekiak. Horrez gain, beste berrikuntza bat prestatu dute aurtengo udarako: 'Goiz txoko' zerbitzua. Hau da, 7:45etik 9:30era umeak zaintzeko eskaintza egin dute estreinakoz. Zerbitzu honen prezioa 30 eurokoa izango da.
   Bestalde, 8-12 urte bitartekoentzako udaleku itxiak izango dira, eta alor honetan ere berrikuntza bat prestatu dute: Elgoibarren auzolanean.
Ondo pasatzeaz gain, herriko ofizio eta inguruneak ezagutzea izango da zerbitzu horren helburua. Atxutxiamaikaren eskaintzari buruzko informazio gehiago eskuratzeko 943 741 626 (Naiara) telefonora deitu daiteke.

Ludotekako eta gaztelekuko irteerak
Ludotekan ere izango da zereginik aurtengo udan. Ludotekako ekintzekin batera, eguneko edota bi eguneko irteerak egiteko aukera izango dute Ludotekako bazkideek. Maiatzetik uztailera arteko bazkidetza kuota hamar eurokoa izango da, eta irteerak aparte ordaindu beharko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 748 883 (Chusemi) telefonora deitu daiteke.
Gaztelekuak, berriz, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako eskaintza prestatu ditu. Beranduago zabalduko dute gunea, 18:00ak aldera, eta gau partera arte egongo da zabalik. Horrez gain, hamabost eguneko irteerak antolatu dituzte, bi txandatan banatuta. 12-14 urte artekoak Lizarrusti-Etxarrira joango dira, eta 15-17 urte artekoak Baiona-Donostiara. Aurten, Zestoa eta Bergarako gaztetxoekin egingo dituzte irteerak, baina Elgoibarkoek lehentasuna izango dute izena ematerako orduan. Informazio gehiago 943 743 228 (Maite) edo 943 257 986
(Iñaki) telefonoetan.
Kirol campusa

1706639771671 Haur eta nerabeentzako udako eskaintza aurkeztu dute

Kirol Patronatuak, bestalde, kirol campusa antolatu du Lehen Hezkuntzako umeentzako, hirugarren urtez jarraian. Mintxetan eta Kiroldegian egingo dituzte ekintzak, eta gaztetxoek hogei kirol desberdin praktikatzeko aukera izango dute. Informazio gehiago, 943 744 415 telefonoan.
 
  • Udako eskaintza guztia ikusteko egin klik hemen: TAULA (excel formatoan)