Eibarko ertzain etxeko agenteek lau lagun atxilotu dituzte azken egunetan. Taldeko buruak 31 urte ditu, beste bik 40 eta laugarrenak 39. Debabarrenean droga trafikoan aritzen zen banda “nagusiena” dela eman du aditzera Ertzaintzak. Kasuaz arduratzen den epaileak atxilotuetako bi espetxean sar ditzaten agindua eman du.
Atxilotuei 175 gramo kokaina, speed kilo erditik gora, 13.800 euro eta trafikatzaileek erabiltzen dituzten beste hainbat erreminta atzeman dizkiete. Atzemandako droga, guztira, 130.000 eurotan saldu zitekeen.
•Lau hilabeteko ikerketa
Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez, iragan urtarrilean jarri zuten abian droga trafikoaren aurkako operazioa. Poliziak eginiko ikerketa eta, batez ere, “Elgoibarko eta Eibarko bizilagunek” emandako informazioari tira eginez, Debabarrena inguruan droga saltzen ari zen taldea identifikatu zuten ertzainek. Zaintza operazioa martxan jarri, eta lau hilabeteko jarraipena egin ostean, droga (speed eta kokaina) trafikatzaile talde bateko kideak zirela egiaztatu zuten.

Zaintza horietako batean, joan den asteko eguenean, hain justu, 40 urteko susmagarria Elgoibarko kale batean kokaina saltzen atzeman zutela jakitera eman du Ertzaintzak. Bertan atxilotu zuten. Joan zen barixaku goizean, berriz, ikerketako arduradunen arabera "taldeko burua" izan daitekeen 31 urteko elgoibartarra atxilotu zuten Elgoibarren. Egun bereko arratsaldean, ustez taldeko kidea izan daitekeen hirugarren pertsona bat (40 urtekoa) atxilotu zuten Eibarren. Azkenik, ustezko laugarren trafikatzaile bat (39 urtekoa) ere atxilotu zuten astelehenean (apirilak 11).
•Miaketen emaitzak
Atxiloketen ostean, atxilotuen etxebizitzak miatu zituen Ertzaintzak. Ustez taldeko burua den elgoibartarraren etxean 13.000 euro, 1,2 kilo kokaina eta kilo erdi speed baino gehiago aurkitu zituzten. Atxilotuetako beste baten etxean, “saltzeko prest zeuden 30 dosi, 100 gramo kokainatik gora, 145 gramo speed eta 1.200 euro” topatu zituzten. Etxe guztietan droga maneiatzeko erabili ohi diren tresnak: doitasun-balantzak, droga maneiatu eta biltzeko erremintak e.a. aurkitu zituzten. “Atzemandako droga guztiak 130.000 euroko balioa du merkatuan”, azaldu dute Ertzaintzako iturriek.

Lau atxilotuetatik hiru epailearen eskuetan laga dituzte, bi kartzelaratzeko agindua eman du honek; hirugarrena, karguekin baina aske geratu da. Laugarrenak ere epailearen aurrean aurkeztu beharko du eginbideak amaitu eta gero.
∞Lotura duten albisteak:
- Bi atxilotu drogak edukitzeagatik eta ertzainei eraso egiteagatik (2010-02-23)
- Droga trafikoagatik pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak (2008-03-03)
- Zazpi urteko kartzela zigorra droga trafikatzaile elgoibartarrarentzat (2007-11-08)