Shisha Pangma, bide britainiarra

Morkaiko 2010ko api. 13a, 20:48

Koke Lasa mendigoizalearen “Shisha Pangma, bide britainiarra” ikus-entzunezkoarekin hasiko da, gaur (apirilak 14), udaberriko emanaldien lehen saioa. (21:30ean musika eskolako auditorioan)


Irudi ikusgarriak ikus daitezke Koke Lasaren bideoan.

 Bideo honetan Shisha Pangmara (8.027 m) egindako igoera ikusi ahal izango dugu bide zuzen eta zailtasun handiko bat erabiliz, hain zuzen ere, Doug Scout eta Alex MacIntery britainiarrek 1982. urtean irekitako ibilbide hartatik, oso-osorik Tibetean kokatuta dagoen mendi honen hego-mendebaldeko aurpegian gora.
  Bertan ikusi ahal izango dugu, halaber, nolakoa den tibetarren eguneroko bizitza, nola hurbildu ziren mendiaren oinarriraino oinez, karga garraiatzeko yacken laguntzaz baliatuz, eta nola iritsi ziren gailurreraino estilo alpinoan, bide dotorea osatuz.