Shisha Pangmarekin hasiko dira Morkaikoren mendi emanaldiak

elgoibarren.net 2010ko api. 14a, 13:10

 
Gaur: Koke Lasaren ‘Shisha Pangma, bide britainiarra’ bideoak estreinatuko du Morkaikoren udaberriko mendi emanaldi zikloa. Morkaiko mendi taldeak sei mendi emanaldi eskainiko ditu aurten, laugarren urtez jarraian antolatzen duen ‘Udaberriko Asteazkenetan Mendi Emanaldiak’ zikloan.

 

  • ORDUA eta LEKUA: Emanaldi guztiak Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan izango dira, 21:30ean hasita.

1706639770280 Shisha Pangmarekin hasiko dira Morkaikoren mendi emanaldiak

 
Apirilak 14: Koke Lasa (Shisha Pangma, bide britainiarra): Koke Lasa mendi goizaleak Shisha Pangmara (8.027 m), hego mendebaldeko aurpegitik, eginiko igoera ikusi ahal izango da bideo honetan. Doug Scout eta Alex MacIntery britainiarrek 1982. urtean irekitako bide zuzen eta zailtasun handikoan gora, estilo alpinoan, eginiko igoera “dotorea”, hain zuzen ere. Mendiaz aparte, tibetarren bizimodua bistaratzen du bideoak eta baita mendizaleekin lanean aritzen diren tibetarren lan gogorra ere.
 
  Hurrengo emanaldia: 'Chogoriren bi aurpegiak' (Alberto Zerain), apirilaren 21ean.