Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak, Arantxa Eizagirre Debemeneko lehendakariak eta Benantzio Otaegi Elgoibarko parrokoak parte hartu zuten, besteak beste, inaugurazio ekitaldian. Parrokoaren bedeinkazioa jaso ondoren, agintariek berba egin zuten eta, azkenik, Haritz Euskal Dantzari Taldeko Mikel Olaizolak ohorezko aurreskua dantzatu zuen.
Arriagako elkarteak 39 bazkide ditu eta Iñaki Izagirre izango da estreinako lehendakaria. Ia guztiek parte hartu zuten inaugurazio bazkarian. Mañukorta eta Aitzol Urainen bertso saioak, eta Bitoriano Loiola “Ospas” eta Janire Elordi mendaroarrek eta Olatz eta Eider auzotarren trikiti doinuek girotu zuten bazkalostea.
•85.000 euro
85.000 eurotako inbertsioa egin dute Udalak (%60) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (%40) San Antolinen, A-8 autopistako zubipean, dagoen lokala berritzeko. Guztira 80 metro karratu ditu eta jangela, sukaldea eta tabernako barraz gainera, bilerak eta egiteko gela bat eta kanpoko aldean parrilla bat ere badauzka. Kanpokaldea gorriz margotu dute.
•Argazkiak:
•Argazkiak:
∞Lotura duten
albisteak: