Kiribil eta bere lagunen saioak 17:30ean hasiko dira, eta eguraldi txarra eginez gero, saioak astebetez atzeratuko dira. Elgoibarko Izarrak zazpigarren urtez antolatu du Kiribilka egitasmoa. 2 eta 6 urteko haurrentzako eta horien familientzako egitasmoa da, eta helburua, berriz, Elgoibarko familietan euskararen presentzia sustatzea da.
Zatoz jolastera! (Kiribilek idatzitako eskutitza)
Gure umeak ez dira euskaldunak izango Elgoibarko ikastetxeetan D eredua nagusi delako bakar r ik. Hor i ondo dago,behar rezkoa da, baina umeak euskalduntzeko euskara geletatik kanpora atera behar dugu. Euskara familietan sartu behar da; euskara koadrila eta lagunartera zabaldu behar da. Jakin, gainera, gure umeak euskalduntzeko eredurik eragingarriena F eredua dela: Familien eredua, alegia.
“Euskara jalgi hadi plazara” zioen Etxeparek, eta horregatik hasi nintzen duela zazpi urte Plaza Handira jaisten. Eta udaberrian jaisten naiz beti, umeen eta gurasoen ahotik euskara zelan loratzen den ikusi nahi dudalako. Beraz, gaur hasi eta ekainaren 18ra arte, ostiralero Plaza Handian egongo naiz euskaraz gozatu nahi duzuen ume, guraso eta familia guztien zain.