‘Antologia de la Zarzuela’ obra, gaur Herriko Antzokian

elgoibarren.net 2010ko api. 16a, 14:27

 
Gaur: Bilboko Zabalguneko Abesbatzak Antologia de la Zarzuela obra taularatuko du gaur (apirilak 16) gauean, Herriko Antzokian. Talde hau aurrez ere izana da Elgoibarren, El Caserio lanarekin, eta orduan sekulako arrakasta izan zuten, goraino bete zelako Herriko Antzokia.

 


  • 21:30ean hasiko da emanaldia. Sarrerak lehiatilan bertan erosi daitezke, eta bestela, www.kutxa.es webgunean, edota 943 001 200 telefono zenbakira deituta.
  Orain ehun urtetik gora sortu zen Bilboko Zabalguneko Abesbatza (Sociedad Masa Coral del Ensanche de Bilbao) taldea, eta bere lehenengo pausoak Albiako zabalguneko baserri batean eman zituen. Orduan, Armonia del Ensanche izena zuen, baina 1903an izena aldatu zuen eta bere errepertorioa zabaldu. Hasieran, gizonezkoek osatzen zuten taldea, ahots baxuek, baina 1934an emakumeak sartu ziren taldean. Hori iraultza handia izan zen, taldekideen esanetan. Izan ere, musika koral klasikoa alde batera laga, eta zarzuelekin hasteko bidea eman baitzien horrek, handik urte gutxira.
 Zartzuelako errepertoriotik aukeratutako zenbait pieza eskainiko ditu Abesbatzak Elgoibarren, Sorozabalen Katiuska edo La tabernera del puerto edo Guridiren ‘El Caserio’renak, tarteko.