Elgoibarko Danborrada Atabal elkartea dirua lortzeko ahaleginetan ari da, eta Elgoibarko Udalaren eta Beristain Banatzailearen laguntzari esker Elgoibarko I. Garagardo Azoka antolatu du apirilaren 22tik 25era Madalako parkean.
•Disko Festa, kale kantariak eta ezustekoa
- Azokaren inaugurazioa apirilaren 22an izango da arratsaldeko 18:30ean. Inaugurazio horretarako gonbitea jaso dute herriko talde eta elkarteek, eta Udaleko ordezkariak ere bertan izango dira. 19:00etatik aurrera herritar guztiek izango dute azokan parte hartzeko aukera, eta garagardoarekin batera saltxitxak eta txerri-ukondoa probatzeko aukera izango dute. Musika saioak ere izango dira azoka girotzeko.
- Apirilaren 23an 18:30etatik aurrera irekiko da azoka, eta garagardoaz eta janariaz gain, Disko Festa ere izango da Kirkilen eskutik.
- Larunbatean, hilak 24, 13:00etatik aurrera egongo da zabalik azoka, eta egun osoan zehar, gauera arte, musika girotua izango da, Kirkilen Disko Festa eta elgoibartar bikote baten saioa (ezustekoa).
- Igandean, hilak 25, 12:00etatik aurrera irekiko da, eta Elgoibarko kale-kantariek girotutako bazkaria izango da, bertaratutako guztiek abesteko aukera ezin hobea izango dutelarik.
•Garagardoa, txerri-ukondoak eta saltxitxak
Horrela bada, Elgoibarko Danborrada Atabal elkarteak Madalako parkean izango den Garagardo Azokara hurbiltzen direnentzako prest izango ditu 500 txerri-ukondo eta 1.000 saltxitxa, eta nola ez, garagardoa, 5.000-8.000 litro inguru. Alkoholik gabeko garagardoa ere eskainiko da, baita ura ere. Azokan izango diren garagardo markak ondorengoak izango dira:
*Affligem Dubbel
*Affligem Blond
*Paulaner Original
*Paulaner Trigo
*Paulaner Salvator
*Amstel Oro
*Buckler
∞Lotura duten albisteak: