Munlet taldearen disko eta bideoklip berria: ‘Cañon’

elgoibarren.net 2010ko api. 20a, 14:19

{vimeo}11054634{/vimeo}Ikusi eta entzun Munlet taldearen azken lanaren aurrerapen singlea: Cañon. Lan berria besapean eta taldekide berriekin itzuli da Munlet, bikote izatetik boskote izatera pasa dira-eta.


1706639765264 Munlet taldearen disko eta bideoklip berria: ‘Cañon’

 Une honetan boskote batek osatzen du Munlet taldea: Anita Lady Fingers ahots, sintetizadore eta theremin jotzailearen eta Ina Herr Professor gitarra eta tekla jotzaile eta programazio egilearen ondoan, Oscar Alvarez bateria jotzailea eta ahotsa, Arkaitz Garai baxu jotzailea eta Sergio Llanos gitarra jotzailea eta ahotsa ditugu, eta talde berri honek garatu du oraingo lan hau, Cañon goiburukoa, “orain arteko lanik mardulena, diskorik landuena, ongien osatua, talentuak eta baliabideak bikain batu dituena, proposamena askoz ere haratago eramanez, elektronika elementu akustikoekin nahasiz, musika xehetasun, kolore eta bizitasunez bustiz. CD eta LP euskarrietan”, azaldu dute Gaztelupeko Hotsak disketxeko arduradunek Munleten lan berriaz. “Musika entzuteko, dantzatzeko eta dastatzeko, zenbaitetan ez baitago bizi zaituen mundua hitzez deskribatzerik, entzun egin behar da nola desegiten den, nola zeure belarrian ttanttaka ari den, nola zeure kontzientzian tiro egiten duen. Cañon”.