Chogoriren bi aurpegiak (2010-04-21)

Morkaiko 2010ko api. 21a, 13:43

2009ko udan Broad Peak-K2-ra antolatutako espedizioari buruzko ikus-entzunezkoa eskainiko du Alberto Zerainek udaberriko mendi emanaldien bigarren saioan, gaur (apirilak 21), musika eskolako auditorioan (21:30ean)


1706639764338 Chogoriren bi aurpegiak (2010-04-21)

Emanaldiaren lehen partean Pakistanera iritsi eta Broad Peakeko kanpamentu-basera iritsi zireneko uneak erakusten ditu. Girotze aldiko irudiek eta Broad Peakera igotzeko asmoaren huts egiteari buruzkoek argi asko erakusten dute zein zaila den elkarrengandik hain hurbil dauden bi helburu lortu nahi izatea.
Bigarren partean mendia igotzeko beste aukera baten zain dagoenaren animoa mantentzeak daukan garrantzia erakusten da.
 Azkenik, abuztuaren 1ean iritsi zen denek irrikatzen zuten eguraldi ona. Alabaina, itxuraz ametsezko eguna zirudiena egun tragiko bihurtu zen, K2ren historian tragikoenetakotzat jo daitekeena.
 
  • Alberto Zerain, Gasteizen jaio zen 1961ean. 17 urtekoa zela hasi zen eskalatzen eta oraindik oso gazte Pirinioak eta Picos de Europa eskalatzen hasi zen. 1981eko udako oporraldia aprobetxatuz, Alpeetarako jauzia eman zuen, eta hango paisaiek eta lekuek eskaintzen dituzten aukera zoragarriez liluratuta gelditu zen. Handik bi urtera Andeetara jo zuen. Kontaezin ahala mendi igo zituen, hala nola Alpamayo eta Huascaran. 1993an Everesterako espedizioan parte hartu zuen eta gailurrera iristea lortu. Handik hona makina bat espediziotan parte hartu du, hala nola Himalaya eta Karakorumera, eta honako zortzimilakoak lortu: Makalu 1995ean, Lhotse 2001ean, Gasherbrum I.a eta Gasherbrum II.a 2006an eta K2 2008an.