Loureiroko musika bandak kontzertua eskainiko du parrokian

elgoibarren.net 2010ko api. 22a, 11:33

 
Elgoibarko Udal Musika Bandaren 125. urteurreneko ospakizunen barruan, Loureiroko (Portugal) musika bandak kontzertua eskainiko du zapatuan (apirilak 24) San Bartolome parrokian, eta doakoa izango da. 1899an sortu zen talde portugaldarra, eta hainbat sari irabazitakoa da.

 
  • Eguna: zapatua (apirilak 24)
  • Lekua: San Bartolome parrokia
  • Ordua: 22:00etan
  • Sarrera: doan
 1899an Armonia Loureirense izenarekin sortu zen Loureiro Musika Banda. Hasierako izendapena, taldearen 22 fundatzaileek, 1901eko ekainaren 13an, sinatutako eskritura publikoetan ageri da. Musika Banda honek izan zuen lehenengo maisua “José María Valiente de Almeida (Pedro) de Pardilhó” izan zen, eta lehenengo presidentea, D. Joaquim Pereira Rainho. Urteak igaro ahala, taldeak izen ezberdinak izan ditu: “Banda de S. Joao de Loureiro, Banda Barao de S. Joao de Loureiro, Banda Musical de Loureiro y Banda de Música de Loureiro”. 1994an sortutako Musika Eskolaren bidez, -”Escuela de la Banda de Música de Loureiro”-, taldeko artista-musikarien kalitateak eta kopuruak gora egin zuen eta, ondorioz, Bandaren maila artistikoa ere igo egin zen. Honek, mundu zabalerako ateak ireki zizkion - Espainia, Venezuela eta Estatu Batuak- 90eko hamarkadan. Garai honetan, taldeak Moreira Jorge jauna izan zuen maisu. 2004tik aurrera, eta Zuzendaritzak musikariekin eta maisuarekin adostutako erabaki batez ondorioz, Loureiroko Musika Bandak kanpotik kontratatutako musikariak edukitzeari uko egin zion. Ordutik aurrera, arduradun artistikoa José Pedro Figueiredo maisua izan da, jatorriz Loureiroko semea, eta bere hasierako musika ikasketak Loureiro Musika Bandan egin zituena.

 Loureiro Musika Banda oso harro dago bere curriculumaz, alde batetik, Banda Filarmonikoen eskualdeko eta nazio mailako lehiaketetan sari ugari jaso dituelako, eta bestetik, topaketa ezberdinetan parte hartu izan duelako (Banda nazionalak, iberikoak eta nazioartekoak). Taldeko partaideen kulturan eta hezkuntzan izan duen eragina nabaria izan da eta horren errekonozimendu gisa Ohore eta Merituen Urrezko domina jaso zuten Loureiroko Parrokiako Biltzarraren eskutik. Euren jarduna etengabea izan da 110 urtetan zehar, eta urteetako esperientzia horretaz baliatzen dira egunerakoa prestatzerakoan. Zuzendaritzatik ezarritako dinamikarekin musikarien ahaleginarekin eta lagunen eta Loureiroko herritarren laguntzarekin, Loureiroko Musika Bandak etorkizun oparoa izango duela argi dago. Gaur egun 71 lagunek osatzen dute banda, eta gehienak gazteak dira.

1706639763684 Loureiroko musika bandak kontzertua eskainiko du parrokian

 


Lotura duten albisteak: