Eibartik datozenek Sigmako zubian sartzeko aukera daukate, baina Sigmako zubitik Eibarrerantz joan nahi dutenek Txankakua zubiko bidegurutzeraino joan beharko dute aurrerantzean, nahitaez. Sigmako aparkalekuetarako orain arteko sarrera ere debekatu egin dute, nahiz eta gidari asko, ohitura faltaz edo, seinaleei muzin egin eta lehen moduan sartzen diren oraindik.
Madalako sarreraz gain, herrira sartzeko, Olasoko errotondaraino joan behar da orain, eta Santa Ana
kaletik sartu. Irteerak, berriz, orain arte moduan mantendu dituzte.
∞Lotura duten albisteak: