Marrazki eta idazlan lehiaketako sariak banatu ditu liburutegiak

elgoibarren.net 2010ko api. 23a, 12:57

 
Gaur ospatzen den Liburuaren Egunarekin zerikusia daukaten bi berri. Batetik, Gotzon Garate Udal Liburutegiak marrazki eta idazlan lehiaketako sariak banatu zituen atzo. Aurten 463 lan aurkeztu dira; 316 marrazki eta 147 idazlan. Bestetik, Jasone Osororen ‘Ezekiel’ eta Uxue Alberdiren ‘Aulki jokoa’ liburuak izan dira irakurleen artean gustukoenak JUUL hauteskundeetan.


‘Ezekiel’ eta ‘Aulki jokoa’ gustukuenak

 Liburuaren egunaren harira, JUUL hauteskundeak egin dituzte Euskal Herriko ikastetxeetan, gaztetxoei gehien gustatzen zaizkien liburuak zein diren jakiteko. DBHn Jasone Osororen Ezekiel liburua aukeratu dute, eta Batxilergoan, Uxue Alberdiren Aulki jokoa.

 Elgoibar Ikastolan atzo egin dituzte hauteskundeak, eta 415 ikaslek hartu zuten parte. Lehen Hezkuntzan Toti Martinez de Lezearen Nur liburuak jaso zituen boto gehien, eta DBHn, Jasone Osororen Ezekiel liburua izan zen gustukoena. Ilustratzaile bozkatuenak, bestalde, Juan Luis Landa (Nur) eta Jose Ignacio Treku (Mari Ttipia) izan ziren.

XVI. Marrazki eta idazlan lehiaketa
 Udal Liburutegiak, bestalde, eguenean banatu zituen idazlan eta marrazki lehiaketako sariak. Aurten 463 lagunek hartu dute parte. “Nire lagun  onena munduaren beste puntan jaio da”, izan da aurtengo gaia. LH1etik  eta LH4ra arteko umeek marrazkiak egin zituzten, eta LH5 eta LH6 mailakoek idazlanak. King Kong azpian egin zuten, atzo (apirilak 22) sari banaketa, eta amaieran, goxokiak banatu zituzten.

Irabazleen zerrenda:
Marrazki lehiaketa:
LH1
1. saria: Lorena Etxaniz
Aipamen berezia: Naroa Lopez

LH2
1. saria: Eider Cerdeira
Aipamen berezia: Naroa Gonzalez

LH3
1. saria: Nora Astigarraga
Aipamen bereziak: Hasier Badiola eta Nahia Legorburu

LH4
1. saria: Janire Rodriguez
Aipamen berezia: Peru Ulazia

Idazlan lehiaketa
LH5
1. saria: Ainhitze Beristain
Aipamen berezia: Maria Arrieta

LH 6
1. saria: Unai Astiazaran
Aipamen berezia: Leire Rodriguez