•Garagardoa, saltxitxak eta musika
Herriko talde eta elkarteek, eta Udaleko ordezkariek
eduki zuten lehen garagardoak edateko aukera, eta gauean ere jende
dezente hurbildu zen Madalako parkean jarri duten karpara. Jan edanaz gain, kirkilen disko festak girotuko du garagardo azoka, eta Bikustik bikote elgoibartarraren (argazkian) musika emanaldia izango da zapatuan (apirilak 24), gaueko 22:15ean. Kale kantariak ere arituko dira, musika giroa jartzen. Gaur, barixakua, 19:00etan zabalduko dute azoka, bihar 13:00etan eta domekan 1:00etan.
- Informazio gehiago: Ia 8.000 litro garagardo prest I. Garagardo Azokarako (2010-04-20)
•Tortilla pintxoak azken zapatuko ferian
Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera izango da azken zapatuko ferian, Nafarroa plazan, eta Plaza Txikian ganadua jarriko dute salgai, hilero ohi duten legez. Txosna CD Elgoibarrek kudeatuko du, bigarrengoz, eta herriko baserrietako produktuekin eginiko patata tortilla pintxoak salduko dituzte. Gabi jatetxean bestalde, baserrietako produktuekin eginiko pintxoak salduko dituzte, eta, bazkaltzeko, baserriko menua izango da. Trikitilariek jardungo dute giroa alaitzen.
- Informazio osoagoa: elgoibar.org
ARGAZKIAK: Garagardo azokaren inaugurazioa
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
{mosimage} | {mosimage} |