Debabarreneko 200 dantzarik hartuko dute parte Mendaroko ‘Dantza Barran’

elgoibarren.net 2010ko api. 23a, 15:24

Biraka dantza elkarteak antolatuta eta Nazioarteko Dantza Egunarekin bat eginez, ‘Dantza Barra’ ikuskizuna izango da bihar, apirilak 24, Mendaroko Herriko Enparantzan.

 
 
 
 
Deba, Mendaro, EIbar eta Elgoibarko 200 dantzarik hartuko dute parte, eta, munduko beste hainbat lekutan bezala, Dantzaren Nazioarteko Eguneko eskutitza irakurriko dute. Aurten, Julio Bocca dantzari eta koreografo argentinarrak idatzi du. Dantzaldia 18:30ean hasiko da, eta, helburua ikasleek dantza eskoletan egiten dutena ezagutaraztea izango da