Biraka dantza elkarteak antolatuta, ‘Dantza Barra’ ikuskizuna eskaini zuten atzo (apirilak 24), Elgoibar, Mendaro, Deba eta Eibarko 200 dantzarik Mendaron. Munduko beste hainbat lekutan bezala, Dantzaren Nazioarteko Eguneko eskutitza irakurriko zuten lehenik. Aurten, Julio Bocca dantzari eta koreografo argentinarrak idatzi du. Ondoren, ikasleek dantza eskoletan ikasi dutena jendaurrean erakutsi zuten. Herriko Enparantza txiki geratu zen saioa ikustera hurbildu zen jende guztia hartzeko. Ikus ondorengo bideoan:
•Argazkiak: