Auto batek istripua izan du San Roken

elgoibarren.net 2010ko api. 26a, 14:50

Kiroldegia eta Basarte auzoan batzen dituen bidean, A-8 autopistako zubipetik gertu izan da istripua, eguerdiko 14:00ak aldera. Dirudienez, gidariak, adineko gizonezkoak, autoaren kontrola galdu eta bidetik atera ostean bide bazterreko baranda jo du.


  Inguru horretan umea paseatzen ari zen emakume bat istripuaren lekuko izan da. Istripu “arraroa” izan dela azaldu du: “autoa geldi zegoen, bat-batean martxan jarri, eta barandaren aurka joan da zuzenean. Barruan zegoen gizonezkoak ondoezik zirudien”. Autoaren aurreko aldeak baranda zati batzuk txikitu ditu, baina zorionez ondo eutsi dio autoaren bultzadari, zenbait metro beherago dagoen Sallobente errekara jausiko litzatekeen-eta bestela. Gidaria autotik atera eta berehala eraman dute anbulantzian.

1706639739995 Auto batek istripua izan du San Roken

 

1706639740044 Auto batek istripua izan du San Roken