Etxeberriaren ibilbidea omenduko du Athleticek

elgoibarren.net 2010ko api. 27a, 15:23

Ezinezko partidua. Joseba Etxeberriari omenaldia. Aparteko jokalaria, aparteko partidua” goiburua dauka Athleticek Elgoibarko jokalariaren ibilbidea eskertzeko prestatu duen partida bereziak.
Maiatzaren 17an izango da, Liga amaieraren biharamunean, San Mamesen (19:00). Athleticeko jokalariek 100 umez osatutako taldearen aurka jokatuko dute eta sarreren salmentatik (euro batean salduko dituzte) lortzen duten diru guztia Kongon futbol zelai bat eraikitzeko bideratuko dute. (bideoa dauka)



1706639737244 Etxeberriaren ibilbidea omenduko du Athleticek

Athleticeko ereserkia abesteagatik ezagun egin ziren Kongoko umeak bizi diren inguruan eraiki nahi dute futbol zelaia. Gaur bertan aurkeztu dute omenaldi partida, Etxeberriak berak, eta Athleticeko presidenteak, Fernando Garcia Macuak, Ibaiganen.
  • Prentsaurrekoaren bideoa atletic-club.net webgunean (*Etxeberriaren adierazpenak, euskaraz, 8:30 minututik aurrera)
 
Lotura duten albisteak: