Lagun arteko topaketok 1996. urtean hasi ziren Loiolan. Gotzon Garatek meza eman zuen Santutegian, eta ondoren Aittola Berrira joan ziren bazkaltzera. Hirurogei bat lagun izan ziren, gehienak baserritarrak. Izan ere, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako euskara aztertzen jardun zuen Gotzon Garate (1934-2008) idazle eta filologo elgoibartarrak baserriz baserri, hainbat urtez. Lehen egonaldia 70. hamarkada hasieran egin zuen Azpeitiko Odriozolatxo baserrian eta geroztik, baserrietan ezagututako familia haiekin biltzen hasi zen urtero, maiatzaren 1ean.
- Urtez urte mantendu dute ohitura hori, eta dagoeneko, hainbat tokitan bildu izan dira: 1996 urtean Azkoitia, 1997an Aiherra, 1998an Aralarko San Migel, 1999an Urkiola, 2000n Aramaio, 2001ean Urdiñarre, 2002an Azpeitia, 2003an Gerezieta-Heleta , 2004an Arizkun, 2006an Xabier, 2007an Gernika, 2008an Arantzazu eta 2009an Ezpeletan.
- 11.30etan Elgoibarko Plazan batu Gotzonen jaiotetxeko oroitarria bisitatzeko; ondoren, Udalak prestatutako erakusketa ikusi.
- 13.00 Meza Idotorbe auzoko San Pedro ermitan
- 14.00etan Bazkaria San Pedro jatetxean
∞Informazioa gehiago: Gotzon Garate akorduan