Elgoibarko Itzulia maiatzaren 15ean eta Finalista Eguna ekainaren 6an izango dira

elgoibarren.net 2010ko api. 28a, 15:25

Eskuak bete lan edukiko ditu Morkaiko Mendizale elkarteak datozen hilabeteotan. Hasteko, dagoeneko irekita dago Elgoibarko Mendi Itzulian, maiatzaren 15ean, -zapatuan estreinakoz-, izena emateko epea. Finalista Egunean, ekainaren 6an, dominak banatu ahal izateko, berriz, aurten egindako mendien zerrenda eraman behar dute mendizaleek Morkaikok Errosario kalean duen egoitzara.


Elgoibarko Itzulia

1706639736109 Elgoibarko Itzulia maiatzaren 15ean eta Finalista Eguna ekainaren 6an izango dira

Domekan egiten zen orain arte Elgoibarko Itzulia, baina aurten, estreinakoz, zapatuan izango da, maiatzaren 15ean, hain zuzen ere. Gainerakoan ez dago aldaketarik. Mendizaleak, -iaz 190 lagunek parte hartu zuten- goizeko  6:00etan irtengo dira Plaza Handitik eta mendiz mendi inguratu beharko dute Elgoibar, 38 kilometro inguruko ibilbidea osatuz. (informazio gehiago: morkaiko.net)
•Prezioa: Aurrez: 7 euro bazkideek eta 10 bazkide ez direnek.
             Bertan egunean: 12 euro bazkideek eta 15 bazkide ez direnek.
Izena ematera Errosario kaleko lokaletik pasa behar da astelehen eta ostegunetan 19:00retatik 20:30etara. Transferentzia bidez ere egin daiteke honako kontuetan (ordainagiria e-postaz bidaliz edo buzoian lagata).
1.- Kutxakoa: 2101 0036 69 0000380550.
2.- Euskadiko Kutxakoa: 3035 0007 27 0071104751

Finalista Eguna

  Ekainaren 6an izango da aurtengo Finalista Eguna. Urtero legez, mendiak igotzen egindako esfortzua errekonozituko zaie hainbat mendizaleri Idotorbe-San Pedron egingo den domina banaketan. Dominak banatu eta gero, Idotorben bertan bazkaria egingo dute, eta igotako mendien zerrendarekin batera, bazkarirako izena aurrez ematea eskatzen du mendizale taldeak. Honen inguruko berri gehiago edo txartelak eta fitxak jaso nahi izanez gero, Morkaikoren egoitzara (Errosario kalea, 17) jo astelehen eta ostegunetan 19:00etatik 20:30era.

1706639736179 Elgoibarko Itzulia maiatzaren 15ean eta Finalista Eguna ekainaren 6an izango dira

Mendi emanaldia
  Patricia Viscarret eta Alberto Urtasun (‘Bizitza izarren artean’): Mendiaren inguruko ezohiko ikus-entzunezkoa da honakoa. Hainbat urtean mendi arloko ezgaitasunarekin lotutako gaiak landu ondoren, Alberto Urtasunek eta Patricia Viscarretek ezgaitasunak dituzten pertsonek mendiarekiko eta eskiarekiko duten ilusioa islatu eta transmititu asmoz sortutako lana da. Gaur (apirilak 28) eskainiko dute, 21:30etik aurrera Musika Eskolako auditorioan.