Juan Diego Arnaldo, Elgoibarren jaiotako etakidea, fikzioan

elgoibarren.net 2010ko api. 29a, 11:06

 
Estatu Batuetako Chuck telesaileko atal batean, protagonistak aurre egin beharreko gaiztoari Juan Diego Arnaldo izena jarri diotela konturatu da ikusle bat, eta egin dioten fikziozko fitxan (ondoko argazkian), gainera, Elgoibarren jaiotakoa dela jarri dute. Norengan oinarritu ote dira gidoilariak?



  Aipatzeko gauza gehiago ere badauzka delako fitxa horrek, besteak beste, Juan Diego Arnaldok menperatzen dituen hizkuntzen artean, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ageri dira, baina ez euskara. Chuck Telesailetik hartutako bi sekuentzia ikus ditzakezue beheko argazkiotan. Juan Diego Arnaldo ageri da batean eta bestean berak Bilbon eginiko atentatu baten ondorioei buruzko fikziozko artikulua prentsan.

1706639735701 Juan Diego Arnaldo, Elgoibarren jaiotako etakidea, fikzioan


1706639735735 Juan Diego Arnaldo, Elgoibarren jaiotako etakidea, fikzioan


 
Telesaila ikusteko
Chuck vs. the Honeymooners , hirugarren denboraldiko atalean ikus dezakezue Juan Diego Arnaldo. (seigarren minutuan egiten da Juan Diego Arnaldoren lehen aipamena)