Izenemateak egunean bertan egingo dira, mendi martxa hasi aurretxoan. Hori dela-eta, goizeko 7:00ak alderako agertzeko eskatu diete antolatzaileek parte hartzaileei, irteera berandutu ez dadin. Izenemateak hamar euro balio du.
Urtetik urtera gero eta jende gehiago batzen da Mendaroko mendi martxara. Iaz, 35 lagun inguruk izena eman zuten, eta giro onean osatu zuten ibilbidea.