Barixaku honetan inauguratuko dute Herri Eskolako patio berria. 700
metro koadroko gune estalia egin dute, eta bertan, eskubaloi kantxa bat
eta saskibaloiko bi kantxa egin dituzte. Horrez gain, mendiaren magalean eserlekuak dauzkan
gune bat ere egin dute, harmaila moduan ere erabili daitekeena.
Obrak 475.629 euroko kostua izan du, eta Hezkuntza Sailak eta Elgoibarko Udalak ordaindu dute. Aurrerantzean, beraz, euria egin arren, kirol ekintzak egiteko aukera izango dute Herri Eskolako umeek.