Naziek egindako basakeria
gogorarazten du artistak, eta heriotza azaleratzen dute haren argazkiek,
hilotz bakar bat erakutsi gabe. Gaur (apirilak 30) inauguratuko dute
erakusketa, 19:00etatik aurrera.
Julian Negredo: “Hango ankerkeria erakutsi nahi izan dut Auschwitzen nik neuk sentitu nuen ikara agertu”
Kasualitatez izan da, egia esan. 2007an Cracoviara joan nintzen, iloba bat ikustera, eta orduan hasi zen dena. Han geundela, Auschwitzeko museoa ikustera joan ginen, eta hunkituta irten nintzen handik. Izugarria da, basakeriaren ispilu garbia. Jende asko dabilen lekua izanda eta flash-a erabili ezin denez, presaka eta erdi ezkutuan atera nituen argazkiak, eta gordeta izan ditut luzaroan, inoiz ez zaidalako bururatu haiekin erakusketa bat egitea. 2008ko udan, baina, Pijama marradunaz jantzitako mutikoa irakurri nuen, eta argazki haiekin bildumatxo bat egitea pentsatu nuen. Sei bat argazki batu eta Guadalajarako Abeja de Oro (Urrezko erlea) lehiaketara aurkeztu nituen, eta hara non, lehenengo saria eskuratu nuen. Diru bat jaso nuen, eta nire lanaren mila kopia inguru banatu zituzten Espainian. Hala osatu nuen erakusketa.
•Irudiei testua gehitu diezu. Zer da zure erakusketan ikusiko duguna, eta zer adierazi nahi izan duzu?
Hango ankerkeria erakutsi nahi nuen, gizakia zer egitera iritsi daitekeen. Horretarako, garaiko prentsa idatziak argitaratutako berriak gehitu dizkiet argazkiei. Kontzentrazio eremua zer izan zen eta naziek Polonian egindako sarraskia kontatu nahi izan dut 30 argazkitan. Eta bide batez, neuk sentitu nuen ikara hori agertu Sepia kolorea eman diet, koloretan erdia ere ez dutelako esaten. Antzinako artxibo batetik hartu banitu moduan jarri nahi nituen.
•Gorpurik ikusi ez arren, heriotza ikusi zenuela diozu prentsa agirian.
Bai, bai. Izua da hitza. Anekdota gisa beti gauza bera kontatzen dut, baina ondo adierazten du hangoa zer den. Sarrera ordaindu arren, atzera egin zuen jendea ere ikusi nuen atarian. Barrura sartzen ausartu ez zena. Nik ikusi beharra neukan, baina. Oilo larrua ere jarri zitzaidan. Tonaka ile, betaurreko eta zapata ikusten dituzu han, gas hodiak ere bai... beldurgarria da hangoa.
•Kenyara bidai bat irabazi berri duzu argazkiokin. Hurrengo erakusketa zer izango da Kenyari buruzkoa?
Ba ez daukat ezer buruan, baina ez legoke gaizki. Paraje itzela izan behar du. Egia esan, niri argazkiak egitea baino gehiago muntaia digitala gustatzen zait. Beste sormen lan bat. Aurrerago, behar beste material biltzen dudanean, gustatuko litzaidake erakusketaren bat jartzea.
•Kenyara bidai bat irabazi berri duzu argazkiokin. Hurrengo erakusketa zer izango da Kenyari buruzkoa?
Ba ez daukat ezer buruan, baina ez legoke gaizki. Paraje itzela izan behar du. Egia esan, niri argazkiak egitea baino gehiago muntaia digitala gustatzen zait. Beste sormen lan bat. Aurrerago, behar beste material biltzen dudanean, gustatuko litzaidake erakusketaren bat jartzea.
- Data: Apirilaren 30etik maiatzaren 15era
- Ordutegia: Astelehenetik zapatura 19:00etatik 21:00etara (Domeketan itxita)
- Lekua: Kultur Etxeko erakusketa aretoa
- Antolatzaileak: Ongarri A.T eta Elgoibarko Udaleko Kultura Saila