Aukeratu duten marka irudiarekin hainbat helburu gauzatu nahi izan dituztela azaldu du Jon Sanzek, What Ba! komunikazio enpresako arduradunak: “Elgoibar, gero eta leku hobea dela bizitzeko erakutsi nahi izan da, oso bizia, dinamismo handikoa eta etengabeko eboluzioan. Gauzak antolatzeko ekimena daukan herria dela ere nabarmendu nahi izan dugu”. Herriaren izaera bizi hori adierazteko, berdetik gorrira doan kolore degradazioarekin osatu dute leloa. Elgoibartar guztiei eta eskualdeko bizilagunei zuzendutako marka irudia da honakoa.
Elgoibar Berdea kanpainaren aurkezpenean erabili zuten estreinakoz Elgoibarko marka irudia. “Marka ezagutarazteko unerik aproposena iruditu zitzaigun”, azaldu du Sanzek.