Furgoneta bat irauli da Lerun Txiki parean

elgoibarren.net 2010ko mai. 3a, 10:53

 
Furgoneta batek istripua izan du goizeko 9:00ak inguruan Lerun Txiki parean, Melitongo zubitik gertu. Mendarotik Eibarrera bidean zihoan furgonetak errepide bustian irrist egin du, eta kontrola berreskuratzeko saiakeran irauli egin da. Gidaria onik dago eta bere kabuz irten da furgoneta barrutik.



1706639732465 Furgoneta bat irauli da Lerun Txiki parean

Donostiako noranzkoan iraulita geratu da Volkswagen etxeko furgoneta, baina ez du trafikoan arazo larriegirik sortu, Lerun industrialdera sartzeko erreira desbideratu ahal izan dute-eta trafikoa.
Astelehena euritsu eta hotz esnatu da gaur eta eguraldiak arriskuak areagotu ditu errepidean, tentuz ibiltzea komeni, hortaz.