Plaza Handian elkartu ostean, Gotzon Garateren jaiotetxeko (San Bartolome kalean) oroitarria bisitatu zuten Gotzon Garateren adiskideek. Angel Ugarteburuk idatzitako bertsoak abestu zituzten bertan. Ondoren, Udalak prestatu duen erakusketa bisitatu zuten Kultur Etxeko sotoan eta Gotzon Garate akorduan hartuta eginiko bideoa ere ikusi zuten. Handik Idotorbe-San Pedrora igo ziren eta meza entzun zuten bertako baselizan. Bazkaldu ere San Pedroko jatetxean egin zuten.
•Hurrengo bilkura Aramaion
Gotzon Garateren lagunek, hurrengo bilkura, hamabosgarrena, Aramaion egingo dutela erabaki zuten. Datorren urteko maiatzaren 1ean izango da.
∞Lotura duten albisteak: