Domekan Retuertoren aurka Mintxetan jokatutako partida 2 eta 1 irabazi ostean, sailkapeneko laugarren postuan dago Haundi futbol taldea, liga erregularra amaitzeko partida bakarraren faltan.
Lehen laurek eskuratuko dute, hain zuzen, play-offak jokatzeko txartela, baina sei talde daude borroka horretan sartuta. Liderrak, Real Sociedad B taldeak, ziurtatuta du igoera jokatzeko txartela, 72 puntu lortu baititu dagoeneko. Amorebietak ere bai, pilatu dituen 67 puntuei esker.
Portugaletek (66 puntu) eta Haundik (64 puntu) gogor borrokatu beharko dute sailkapeneko hirugarren eta laugarren postuei, hurrenez hurren, eutsi nahi badiete. Portugaletek dagoeneko maila galdu duen Retuertoren aurka jokatuko du ondar partida. Haundik, aurrez aipatu moduan, Amorebietaren aurka. Atzetik datozenek ere aukerak dituzte, baina. Bosgarren postuan, 63 punturekin, sailkatuta dagoen Beasainek Santurtzin (14. postuan) jokatuko du bere partida eta seigarren postuan dagoen Gernikak (62 puntu) Laudion. Hortaz, play-offetarako sailkapena jokoan duten talde guztiek etxetik kanpora jokatuko dute azken jardunaldiko partida erabakigarria.

•Iazko denboraldia gogoan