Uste baino parte hartze txikiagoa Mendaroko mendi itzulian

elgoibarren.net 2010ko mai. 4a, 13:51

 
Eguraldi bustiaren erruz, uste baino parte-hartze txikiagoa izan da aurten Mendaroko mendi itzulian. Iaz, 35 mendizale inguruk eman zioten Mendarori itzulia, eta aurten, bederatzik. (argazkiak dauzka)

 


 Mendaroko mendi itzulian parte hartu zuten bederatzi lagunek (bost mendaroar eta lau elgoibartar) 37 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten: Beraseta, Madariaga, Larraskanda, Garalutz, Lizarpe, Sarube, Sasiola, Ormolako Potzua, Arnoate, Plaza auzoa eta Gaztetxean amaitu. Bakarren batzuek, baina, bide luzeagoa egin zuten. Izan ere, antolatzaileek ibilbide osoa seinaleztatuta zuten arren, aurrekoen arrastoa galdu eta okerreko bidea hartu zuten parte hartzaileetako bik.
Parte-hartzea uste baino txikiagoa izan arren, giro onean egin zuten ibilbidea mendizaleek.