Pilar ikastetxearen 84 urteko ibilbidea orain Interneten

elgoibarren.net 2010ko mai. 5a, 14:20

Pilar ikastetxearen behin betiko itxierarako gero eta gutxiago falta da. Hori dela-eta, agur moduan, ikastetxeko irakasleriak eta Errezabal Hezkuntza Elkarteak hainbat ekintza prestatu dituzte; ekainaren 12an egingo duten agur ekitaldi nagusia, esaterako. Aurrez, baina, ikastetxearen historia jasotzen duten ia 400 argazkirekin osatu duten ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da Kultur Etxean (ekainaren 3tik 13ra). Argazki horiek eta gehiago, 2.000 inguru, Interneten sortu duten webgunean jarri dituzte guztion eskura. (argazkiak dauzka)

 
Ikastetxearen historiaren lekuko diren hainbat argazki elgoibartar guztion eskura lagatzea nahi izan dugu”, azaldu du Pilar Ikastetxeko azken zuzendariak, Nekane Aranburuk. Makina bat argazki batu dituzte eta aukeraketa "lan neketsua" egin ostean, 2.000 bat argazki aukeratu eta Interneten sortu duten webgunera igo dituztela argitu du Aranburuk. Era guztietako argazkiak topatu daitezke bertan: 1946tik gaur arte ikastetxetik pasa diren ikasle eta irakasleenak, eraikina beraren bilakaera erakusten dutenak, jai, jaialdi eta abarretakoak.

1706639729346 Pilar ikastetxearen 84 urteko ibilbidea orain Interneten

 

1706639729385 Pilar ikastetxearen 84 urteko ibilbidea orain Interneten

 
 
Pilar Ikastetxearen agurra (egitaraua)
  • Ekainaren 3tik 13ra: Pilar Ikastetxeko argazkiekin osatutako Ikus-entzunezkoa  Kultur Etxean.
  • Ekainaren 12: Ikastetxearen Agurraren ekitaldi nagusia
   13:00etan: Meza Parrokian
   14:00etan: Bazkaria Ikastetxean, Pilarreko familia eta lagun guztientzat.
   Bazkariaren prezioa : 15€
   KUTXAn ordainduko da Pilar Ikastetxeko Kontu Korrontean abonuaren bidez
   Izen ematea: maiatzaren 3tik, ekainaren 1era (Bazkalorduan abonu-agiria aurkeztu beharko da)
   16:00etan : DJ-aren musika
   Informazioa : 943741331 telefonoan