Euskarazko lehen Lip Dup lehiaketan parte hartzeko deialdia

elgoibarren.net 2010ko mai. 6a, 15:02


Euskarazko kantuekin egindako Lip Dub lehiaketa antolatu dute Eibarko Udaleko Euskara Sailak eta Eibar.org elkarteak. Eta, hasi dira iristen euskarazko musikaz egindako lehen lanak. Gehiagok ere azaldu dute, ordea, parte hartzeko asmoa. Hortaz, antolatzaileek uztailaren 19ra arte luzatu dute lanak entregatzeko aukera. Edonork parte har dezake lehiaketan. Goiko bideoan duzue adibide bat: Eibarko Euskaltegikoek The Uskis taldearen Katuek bezala abesti ezagunarekin grabatu zuten Lip Duba. Ia nor animatzen den lehen Lib Dub guztiz elgoibartarra egitera…


 Antolatzaileen esanetan “oso lan politak egin daitezke, esfortzu handiegirik gabe, eta jendeak oso ondo pasatzen du. Edozein kolektibok, ikastetxek edo taldek parte hartzeko moduko ekimena da eta guztiak animatu nahi genituzke”.

 Aurkezteko egin beharrekoak eibar.org/lipdub webgunean datoz zehaztuta. Facebooken ere badago lehiaketaren berri izateko zale orri bat. Lanak Youtuben eskegitzen dira, eta bertako erabiltzaileek 3 finalistak zeintzuk diren aukeratuko dute bere botoen bitartez.
 
*Iturria: sustatu.com