Bihar, zapatua, Haritz Euskal Dantari Taldearen eta Irixoko gaiteroen dantza ikuskizuna izango da Plaza Txikian. Gaueko ekintzen artean, ezin aipatu gabe utzi Queimada. Domekan meza eta bazkaria egingo dituzte.
•Egitaraua
7 Barixakua
19:30 Jaien inaugurazioa, Uxio Novoneyraren omenez.
Jarraian, Galiziako produktuen dastatzea Orenseko Alicia de Arcos pulpeiroaren laguntzaz.
21:00 Dantzaldia Super Fama orkestrarekin.
23:00 Dantzaldia Super Fama orkestrarekin.
8 zapatua
11:00 Galiziako produktuen dastatzea
13:00 Dantzaldia Dantza saioa eta vermut-a.
18:30 Dantza ikuskizuna Haritz dantza taldeak eta Irixoko gaiteroen saioa.
20:00 Galiziako produktuen dastatzea
20:00 Dantzaldia Super Fama orkestrarekin.
23:00 Dantzaldia Super Fama orkestrarekin.
00:00 Queimada Galiza Etxeko druidek prestatutako queimada dastatzea.
9 domeka
10:00 Meza hildako bazkideen omenez, Santa Klaran.
11:30 Kalejira Irixiko gaiteroekin.
13:00 Dantza ikuskizuna Irixoko gaiteroek eskainiko dute.
14:30 Bazkaria Galiza kultur etxean.